5.2. Behar eta erantzun teknologikoak identifikatzea
Norberaren beharrak aztertzea, baliabideen erabilerari, tresnei eta gaitasunen garapenari dagokienez; hautemandako premiei irtenbide posibleak esleitzea; tresnak behar pertsonaletara egokitzea; eta irtenbide eta tresna digital posibleak modu kritikoan ebaluatzea.
Ingurune, tresna eta zerbitzu digitalek beren irakaskuntza-lanarekin lotutako arazo teknologikoak konpontzeko eskaintzen dituzten aukerak zentzu kritikoz ebaluatzen ditu, eta une bakoitzeko premietarako irtenbiderik egokiena hautatzen du.
Nire ikasleek gaitasun digitala garatzeari dagokionez dituzten beharrak identifikatzen ditut, eta garapen horretara bideratutako jarduerak egiten ditut.
Hainbat motatako lineako prestakuntza-espazio birtualetan parte hartzen dut.
Tresna eta baliabide digitalak bilatu, identifikatu, iragazi, ebaluatu eta hautatzen ditut, eta, ondoren, nire praktikan aplikatzen ditut, nire irakaskuntza-jarduera eraginkortasunez kudeatzeko.