5.1. Arazo teknikoak konpontzea
Izan daitezkeen arazo teknikoak identifikatzea eta konpontzea (oinarrizko arazoak nahiz konplexuagoak).
Zeregin profesionaletan ohikoak diren gailu eta ingurune digitalekin lotutako arazo tekniko ez-konplexuak ebazten ditu, eskura duen eskuliburu edo informazio tekniko baten laguntzaz.
Nire hezkuntza-komunitateko IKT arduradunei nire irakaskuntzan sortutako arazo teknikoen berri eman aurretik, banaka konpontzen saiatzen naiz, tutoreek lagunduta.
Noizbait jakinarazi eta konpondu ditut nire irakaskuntzan sortu diren arazo teknikoak, lineako komunikazio-bideen bidez.
Nire irakaskuntzan ohikoak diren arazo teknikoak konpontzen ditut, irakasle ikaskideen, tutorialen nahiz lineako edo inprimatutako eskulibururen baten laguntzarekin.