3.2. Eduki digitalak integratzea eta berriz lantzea
Dauden baliabideak aldatu, hobetu eta konbinatzea, eduki digitala eta ezagutza berria, originala eta garrantzitsua sortzeko.
Sareko baliabide eta materialen biltegiak eta/edo liburutegiak ezagutzen eta erabiltzen ditu, bai helburu orokorrekoak, bai hezkuntzakoak.
Beste batzuen baliabideak edo garapen propiokoak aldatzen eta egokitzen ditu ikasleen ikaskuntza-beharretara.
Hezkuntza-materialak eta -baliabideak bilatzen eta aurkitzen ditut atari eta biltegi espezializatuetan, gero nire irakaskuntzan erabiltzeko.
Deskargatutako eta nire irakaskuntzarako egokitutako hezkuntza-materialen bertsioak berrikusi eta eguneratzen ditut, eta nire ikasleentzako testuinguruan kokatzen ditut.
Online jarduera didaktikoak antolatzen ditut, sarean dauden beste objektu digital batzuetatik abiatuta produktuak edo eduki digitalak egitera sustatzeko ikasleak.
Nire irakasle-jarduerarako eduki digitalak deskargatzen ditut, eta horietan aldaketaren bat egiten dut nire ikasleen beharretara eta lortu beharreko helburuetara egokitzeko.
Nire ikasleentzako jarduera didaktikoak planifikatzen ditut, Internetetik hautatu ditudan baliabideak edota edukiak oinarri hartuta.