1.3. Informazioa, datuak eta eduki digitalak biltegiratzea eta berreskuratzea
Informazio, datu eta eduki digitalak kudeatzea eta biltegiratzea, errazago bilatzeko; informazio, datu eta eduki digitalak antolatzea.
Fitxategiak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen daki, eta biltegiratze-estrategia du.
Gorde dituen informazioa eta edukiak berreskuratzen eta kudeatzen badaki.
Irakaskuntza-intereseko edukia biltegiratu aurretik, hausnartzen dut komeni den ala ez modu publikoan alapribatuan egitea.
Hodeian, biltegiratzeko sistema batean eskuragarri dagoen espazioan, profil bat daukat, eta hezkuntza-artxibo batzuk gordetzen ditut bertan.
Hezkuntza-baliabideak eguneratzen ditut, segurtasun-kopiak egiten ditut eta erabiltzen ez ditudanak biltegiratzen ditut.
Gailu eramangarriak ditut, baita kanpoko biltegiratze-unitateak ere, artxiboak edo hezkuntza-baliabideak gailu batetik bestera transferitzeko.
Artxibo konprimituak jasotzen ditut eta, zailtasunez, nire irakaslanaren zati gisa irekitzea lortzen dut.