4.2. Datu pertsonalak babestea eta identitate digitala
Programa eta zerbitzu digitalen inguruko erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea eta mehatxuetatik, iruzurretatik eta ziberjazarpenetik babestea.
Badaki nola babestu lineako pribatutasuna eta besteena.
Oro har, pribatutasunarekin zerikusia duten gaiak ulertzen ditu, eta datuak biltzeko eta erabiltzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutza du.
Datu pertsonalen babes digitalari buruzko jarduera didaktikoak egiten ditu.
Datu pertsonalak babesteko estrategiak aplikatzen eta berritzen ditut erregistratuta nagoen lineako zerbitzuetan eta nire gailuetan (adibidez, ez ditut errepikatzen sartzeko pasahitz berberak), eta nire irakaskuntza-jarduerari aplikatzen dizkiot.
Errespetu digitala eta datu pertsonalak babestea sustatzen duten jarduerak bilatzen eta aurkitzen ditut nire irakaskuntzan.
Datu pertsonalak eta sarean argitaratzen dituzten edukiak babesteko estrategia seguruak izateko beharrizanari buruzko hausnarketa-jardueren berri ematen diet nire ikasleei.