1.1. Nabigatzea eta informazioa, datuak eta eduki digitalak bilatzea eta iragaztea.
Informazioa, datuak eta eduki digitalak sarean bilatzea eta kontsultatzea, informazio-beharrak modu antolatuan adieraztea, irakaskuntza-lanetarako informazio garrantzitsua aurkitzea, hezkuntza-baliabideak eraginkortasunez hautatzea, informazio-iturri desberdinak kudeatzea, informazio-estrategia pertsonalak sortzea.
Badaki Interneten nabigatzen, informazio eta hezkuntza-baliabide digitalak hainbat formatutan aurkitzeko, informazio-iturri dinamikoak eta irakaskuntza-lanerako interesgarriak direnak.
Badaki bere informazio-beharrak modu antolatuan adierazten, eta badaki aurkitzen duen guztiari buruzko informaziorik egokiena aukeratzen, baita hezkuntza-erabilerarako egokitzen dituen baliabideak ere.
Nire irakasle-lanerako informazioa garrantzitsua markatzeko eta etiketatzeko tresnak erabiltzen ditut.
Interneten nabigatzen badakit, informazio eta irakaskuntza-baliabideak hainbat formatutan eta informazio-iturritan aurkitzeko.
Ikasleei Interneten informazioa bilatzeko eskatzen diedanean, bilatzeko guneak gomendatzen dizkiet (bilatzaileak, biltegiak, webgune espezializatuak, etab.).
Hezkuntza-informazio erabilgarria aurkitzeko webgune batzuk ezagutzen ditut, lankidetza-plataforma nahiz gordailu ofizial berriak bilatu.
Hezkuntza-informazioa bilatzen dut, emaitzen kopurua mugatzen duten hitz gakoak erabiliz eta irizpide egokia ezarriz.