1.2. Informazio, datu eta eduki digitalen ebaluazioa
1.2. Informazio, datu eta eduki digitalen ebaluazioa
Informazioa, datuak eta eduki digitalak modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea.
Interneten aurkitzen dituen baliabideak berrerabiltzea edo zabaltzea ahalbidetzen duten erabilera-lizentziak ezagutzen ditu.
Interneten aurkitzen dituen hezkuntza-baliabideen kalitatea ebaluatzen du, zehaztasunez eta curriculumaren arabera.
Web atarietako posta-zerrendetan harpidetuta nago, eta aldizka bidaltzen dituzten irakasle lanerako informazio eta baliabide baliogarriak aztertu eta ebaluatu egiten ditut.
Jarrera kritikoa dut Interneten aurkitzen dudan informazioaren eta irakaskuntza-baliabideen inguruan, praktikan jarri aurretik.
Hainbat hezkuntza-iturriren artean, gai naiz egokienak aukeratzeko, nire irakaskuntza-premiei erantzunez.
Bilatzen dudan irakaslanerako informazioaren erabilgarritasuna, zehaztasuna eta osotasuna ebaluatzen ditut.
Nire irakaskuntzan erabilgarri denaren arabera, hainbat iturritako informazioa alderatzen, kontrastatzen eta osatzen dut.
Bilaketa aurreratuko estrategiak garatzen ditut, nire hezkuntza-jardunerako garrantzitsuak diren informazioa eta baliabideak aurkitzeko.