4.1. Gailuak babestea
Gailu eta eduki digital propioak babestea, sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea eta babes- eta segurtasun-neurriak ezagutzea.
Bilatu informazioa eta eguneratu zure gailuen arrisku digitalei buruzko ezagutzak.
Irakaskuntzan eta ikasleen ikaskuntza-prozesuan erabilitako teknologia babesteko neurriak behar bezala kudeatzen ditu.
Nire ekipoek hodeian tresnak erabiltzean eta/edo webgune jakin batzuetara sartzean dituzten arriskuei buruzko informazio gehigarria ulertzen eta bilatzen dut sarean; horiei aurrea hartzen saiatzen naiz, nire irakaskuntzan ere aplikatzen ditudan estrategiak erabiliz.
Pasahitzak edo desblokeatzeko patroiak erabiltzen ditut nire eta nire ikasleen gailu digitaletan; adituen gomendioak jarraitzen ditut, eta pasahitz edo patroi horiek aldatzen ditut aldian-aldian, hodeiko tresnetan eta/edo webgune jakin batzuetarako sarbideetan.
Nire gailu digitalek izan ditzaketen arrisku berriei buruzko informazioa maiz ezagutzen eta bilatzen dut sarean, eta irakaskuntzan aplikatzen ditudan segurtasun-neurri berriak gauzatzen ditut.