2.1. Teknologia digitalen bidezko interakzioa
Hainbat gailu eta aplikazio digitalen bidez elkarreragitea. Komunikazio digitala nola banatzen, aurkezten eta kudeatzen den ulertzea. Komunikabide digitalen bidezko komunikazio-moduen erabilera egokia ulertzea, komunikazio-formatu desberdinak kontuan hartzea eta, estrategiak eta komunikazio-moduak hartzaile espezifikoetara egokitzea.
Komunikazio digitaleko hainbat aplikazioren eta zerbitzuren bidez komunikatzen eta elkarreragiten da, zailtasunik gabe, modu sinkronoan zein asinkronoan.
Interakzio digitalerako bitarteko egokia hautatzen du, irakasle gisa dituen interesen eta beharren arabera, baita komunikazioaren hartzaileen arabera ere.
Jabetzen naiz nire hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioa dela garrantzitsuena, ez erabilitako tresna edo aplikazioa.
Informazio profesionala kontsultatzen dut, eta noizbehinka iruzkinak egiten ditut hezkuntzako sare sozialetan, modu publikoan.
Nire hezkuntza-komunitatearen informazioa eta artxiboak bidaltzea eta jasotzea, bai posta elektronikoz, bai sare sozialen bidez.
Hezkuntzako gizarte-sare espezializatuak erabiltzen ditut, nahiz eta nire interakzio-maila txikia izan.
Badakit berehalako mezularitza-zerbitzu batean eta sare sozial publiko zein pribatu batean jasotako informazioa edo mezuak zabaltzen edo birbidaltzen.