2.3. Herritarren onlineko parte-hartzea
Gizartearekin inplikatzea lineako parte-hartzearen bidez, teknologiei eta ingurune digitalei dagokienez ahalduntzerako eta autogarapenerako aukera teknologikoak bilatzea, eta teknologiak herritarren parte-hartzerako duen potentzialaz jabetzea.
Irakasle-lanbiderako lineako zerbitzuen maila ertaineko osagai batzuk aktiboki erabiltzen ditu irakasle-lanbiderako (adibidez, egoitza elektronikoak, hezkuntza-kudeaketako sistemak, etab.).
IKTen joerei eta erabilera didaktikoei buruzko dokumentuak, artikuluak eta txostenak bilatu eta irakurtzen ditut, nire irakaskuntza-jarduera hobetzeko.
Nire sinadura digitala erabiltzen dut hezkuntzako administrazio-zerbitzuak izapidetzeko.
Hezkuntza-izapide administratiboak online egiteko gailu digitalak erabiltzen ditut.
Ikastetxean eta/edo hezkuntza-administrazioan irakasle gisa ditudan datuak berrikusteko lineako sarbideak ezagutzen eta erabiltzen ditut.