3.4. Programazioa
Programa informatikoetan, aplikazioetan, konfigurazioetan, programetan eta gailuetan aldaketak egitea; programazioaren printzipioak ulertzea; programa baten atzean zer dagoen ulertzea.
Hezkuntzako informatika-programazioko aplikazioetan hainbat aldaketa egiten ditu, ikasleek pentsamendu konputazionalari dagokionez, dituzten ikaskuntza-premietara egokitzeko.
Interneten funtzionamendua, estandarrak eta osagai teknologikoak ulertzen ditut, eta nire irakaskuntza-jarduerari aplikatzen dizkiot.
Softwarea, atariak, web-tresnak, aplikazioak eta bideojoko hezitzaileak garatzeko aplikazio informatiko batzuk ezagutzen ditut, eta nire irakaslanean aplikatzen ditut.
Aplikazio eta programa hezitzaile errazak sortzen ditut, lineako tresnak eta/edo softwarea erabiliz.
Programazio eta pentsamendu konputazionaleko hezkuntza-esperientzia berritzaileak ezagutzen ditut, eta ikasgelan errepikatzen ditut, jarduera erraz moduan.