2.2. Informazio eta eduki digitalak partekatzea
Aurkitutako informazioaren eta eduki digitalen kokapena partekatzea. Ezagutza, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa jardutea. Albisteak, edukiak eta baliabideak hedatzean proaktiboa izatea, zitazio- eta erreferentzia-praktikak ezagutzea eta informazio berria ezagutza guztietan integratzea.
Sare sozialetan eta online komunitateetan parte hartzen du, eta ezagutzak, edukiak eta informazioa transmititzen edo partekatzen ditu.
Oztoporik gabe sartzen naiz lineako espazio mugatu batean nirekin partekatu dituzten artxibo eta hezkuntza-baliabideetara.
Nire aplikazioetara hezkuntza-helburuekin sartzen naiz, eta nire ikaskideekin partekatzen ditut.
Parte hartzen dudan sare sozialetako komunikazio-mekanismo espezifikoak erabiltzen ditut, nire irakaskuntza-jarduera hobetzeko eta partekatzeko.
Sarri samar parte hartzen dudan sare sozialetan mezuak, argazkiak, bideoak, estekak eta eduki hezitzailea duen beste informazio mota bat zabaltzen nahiz birbidaltzen.
Ikaskide irakasle batzuek, batzuetan, nire mezuak eta/edo hezkuntza-edukia duten artxiboak sarean birbanatzen dituzte.
Hezkuntza-edukia duten mezuak sare sozialetan idazten eta argitaratzen dituen erabiltzailea naiz.